Iparraldeko kontserbatorioa eta EKErekin plantan ezarritako formakuntza zertifikagarria.

Oro har, dantzaren transmisioan perfekzionatu nahi duten profesional eta boluntarioendako formakuntza da : tradizioan sustraitua, metodo pedagogiko berriak erabiliz. Dantzaren irakaskuntzan berezitzeko aukera izanen da, euskal dantzaren funtsezko eta oinarrizko berezitasunak zein diren ikasiz, baita ikasleen adinera egokitutako pedagogiak eta arriskuen prebentzioak zein diren bermatuz ere gorputz metodologiaren bidez.