Ekitaldiak

Dantzari ttiki

Haur dantzari eta musikarien urteroko ekitaldi handia, urtean zehar landutako egitarau amakomun baten inguruan antolatua. 2025an Lapurdin antolatua izan da. Dantza taldeetako 1.400 haur dantzari biltzen dira (7-11 urte) baita lurralde osoko musika eskoletako ikasle musikariak ere (100 ikasle). Irakaskuntza artistikoen eskolen sarearekin elkarlanean eramana den ekitaldia da, baita harrera herriarekin eta herriko taldearekin partaidetzan.

Irakurri

Harri Xuri Dantzan

Euskal dantzaren eta musikaren inguruko kalitatezko ikusgarri, hitzaldi, tailer eta erakusketa egitarauaren proposamena Luhusoko Harri Xuri gelan. Udazkenean antolatua izaten da, azaroan hain zuzen ere, eta hiru eguneko luzapena izaten du festibalak 

Irakurri

Iparraldeko Dantzari Eguna

2024 urtean ekitaldi berri bat jarri zen martxan; Iparraldeko Dantzari Eguna. Dantzari Ttikiren motako formatua errepikatzen duen eguna da, baina kasu hontzan nerabe eta helduei zuzenduaApirilean du parada, eta egun hontan,  Iparraldeko hiru lurraldeetako dantza talde horok parte hartzeko aukera du. Horrez gain, Euskal Herriko txoko ezberdinetako dantza talde bat gonbidatua izaten da, haien herri edo lurraldeko dantzak erakutsi ditzaten. 

Irakurri

Hartzaro festibala

Herrí Soinu elkarteak otsailean antolatzen duen Hartzaro festibaleko partaidea, ihauteri garaianhain zuzen ere. Dantza eta musika ikastaro proposamena eskaintzen zaie haurrei. 

Irakurri