Gure akzioak,publiko guztiarentzat zuzenduak daude, eta horretarako hezkuntza herrikoiak defendatzen dituen baloreetan babesten gara. Gure ekintzen bidez, banakako zein taldeko praktika amateurrak bultzatzen ditugu. Helburu hau gauzazeko, euskararen erabilera bultzatzen dugu. 

 

Hoiez gain, gure helburu garrantzitsuenetariko bat, dantza taldeekin harremana sortu eta bermatzea da, haien egoeraren berri izatea; eta beharrak entzun eta erantzutea.Horretarako dispositibo ezberdinak sortu ditugu urte hauetan zehar; irakase zein haurrentzako ikastaro zein erakustaldi ezberdinak, bakoitzaren beharrak asetzeko asmoz. 

 

IDBren oinarrizko xedea, euskal dantzaren sare burua izatea da lanean ari den lurraldean eta hori lortzeko asmotan, misio hau 4 polo egituratu eta egituratzailetan banatuko da:



TRANSMISIO POLOA

> FORMAKUNTZA

Pedagogia ekintza egituratu, oinarri teoriko batean oinarrituz, euskaldun kultur ondarearen transmisioa laguntzeko, partaide diren egiturekin elkarlanean.

 

> SENTSIBILIZAZIOA

Euskal dantzaren sentsibilizazioa eta iniziazio dispositiboak, eskolako publikoari eta publiko orokorrari zuzenduak.

Tailerrak eta/edo proiektu artistikoen sorkuntza proposamena, euskal kultura eta dantzan oinarrituz. Dantza tailerrak eskoletan (adin guztiak), aisialdi zentroetan eta presondegietan eramanak dira.

 



HEDAPEN POLOA

Helburua, dantza ahalik eta jende gehienari iristea da, bai dantzari gisa ikusararaztea zein ikusle gisa hori jasotzea.

Horretarako 3 puntutan bnatzen dugu polo hau:

> Taldeentzako topaketak antolatzea

> Kalitatezko euskal dantzaren sortze proiektuak aurkeztea

> Talde eta dantzariak epe labur eta ertainean helburuak emango dizkieten proiektu originaletan bultzatzea

 



BALIABIDE POLOA

Helburua, tresna pedagogikoen sorrera eta honen partekatzea da. Bereziki dantza taldeentzat baina baita publiko orokorrarentzat ere. 

 


LAGUNTZA eta KONTSEILU POLOA

Talde zein interesatua den hororekin komunikazio irekia mantentzea da helburu. Horretarako bide eta plataforma ezberdinak erabiltzen ditugu, bai elkartearen aktibitatea zein euskal dantzaren kosistemaren berri emateko.