Beste urte batez, FOFO Xiberoa antolatzen ari gira Berritza alkartearekin batera. Helbürüa, formazaleen algarretaraztea da, bakotxak bere egiteko manera parteka dezan, eta dantza errepiken eramaiten lagüntzea.
Beste urte batez, iritsi da Ipar Euskal herriko dantzari ttikienak bildu eta haien taldeekin batera, urte osoan ikasitako dantzak erakusteko unea. Urtero bezala, jai eguna aprobetxatuz, Maiatzak 8an ospatuko da Dantzari Ttiki, egun osoko egitarau paregabe batekin.
Jakingo duzuen bezala, IDBtik euskal dantza eta kulturaren transmisioa bermatzeko lanean gabiltza, eta horretarako, dispositibo ezberdinak ditugu martxan. Horietako bat dugu “Artea Kultura Hezkuntza” (AKH).