2024 urtean ekitaldi berri bat jarri zen martxan; Iparraldeko Dantzari Eguna. Dantzari Ttikiren motako formatua errepikatzen duen eguna da, baina kasu hontzan nerabe eta helduei zuzendua. Apirilean du parada, eta egun hontan, Iparraldeko hiru lurraldeetako dantza talde horok parte hartzeko aukera du. Horrez gain, Euskal Herriko txoko ezberdinetako dantza talde bat gonbidatua izaten da, haien herri edo lurraldeko dantzak erakutsi ditzaten.
2024.urtean, Hendaian antolatu zen, Akelarre taldearekin elkarlanean. 2025.urtean berriz, ezin izan da antolatu zirkustantzia ezberdinak zirela eta, baina hurrengo urteetan berriz antolatzeko asmoa dago.