Udako Dantza Topaketak, haur eta gazteentzako udako euskal dantza ikastaroak dira. Iniziazio praktika hauek, haur eta gazteendako eskolarako sartzea aintzin (eta zergaitik ez dantza talde batean sartu aintzin), dantzak eta teknikak deskubritze edota sakontzeko helburua dute. Jada dantzariak diren gazteentzat zuzenduak daude, eta lotura sozialaren bektorea eta talde ezberdinetako dantzarien arteko topaketak dira.   

 Topaketa hauek, agorrilean antolatzen dira, eta Baigorrin dute parada, Oronozia aterpetxean hain zuzen ere. Adinaren araberako hiru txanda ezberdinetan antolatuak izaten ohi dira, eta iraupen eta ikasgai ezberdin bat izaten du bakoitzak 

Ikastaro hauek lanketa pedagogiko bat dute oinarri, haur eta gazte hauei euskal dantza eta kultura ahalik eta era hoberenean eta errazenean transmititzen saiatzen dira. Gainera, normalean, euskal herriko txoko ezberdinetako dantzariak izaten dira bertan, haien lurralde edo herrrietako dantzak erakusteko ideiarekin. 

Aurtengo edizioaren inguruan gehiago jakin nahi baduzu, egin klik hemen!