Jakingo duzuen bezala, IDBtik euskal dantza eta kulturaren transmisioa bermatzeko lanean gabiltza, eta horretarako, dispositibo ezberdinak ditugu martxan. Horietako bat dugu “Artea Kultura Hezkuntza” (AKH). 

Jakingo duzuen bezala, IDBtik euskal dantza eta kulturaren transmisioa bermatzeko lanean gabiltza, eta horretarako, dispositibo ezberdinak ditugu martxan. Horietako bat dugu “Artea Kultura Hezkuntza” (AKH). Bertan, adin ezberdinetako haur eta gazteei zuzendutako kurtsoak antolatzeko proposamenak zabaltzen dizkiegu eskolei, haur eta gazteen zentroei eta interesa duten horori. 

Gai ezberdinetako ikastaroak eskaintzen ditugu; Kantu jolasak, ihauteriak, olentzero, arimen gaua… bakoitza dagokion adin-tartera egokiturik. Bertan parte hartzen duten haur eta gazteek gainera, ez dute soilik dantza ikasten, baita ohituren jatorria, ezaugarriak, jantziak, eta gaia inguratzen duen guztia. 

Aurten katalogoa berritu dugu, bertan zenbait aldaketa eginez. Beti ere, lanketa pedagogiko bat jarraitu dugu, adin bakoitzarentzako egokien diren proposamenak eskaintzeko. Datozen egunetan, hauek zabaltzeari egingo diogu, baina, interesa baldin baduzue proiektu honen inguruan eta gehiago jakin nahi baduzue, ez duda egin gurekin kontaktuan sartzen.