Beste urte batez, iritsi da Ipar Euskal herriko dantzari ttikienak bildu eta haien taldeekin batera, urte osoan ikasitako dantzak erakusteko unea. Urtero bezala, jai eguna aprobetxatuz, Maiatzak 8an ospatuko da Dantzari Ttiki, egun osoko egitarau paregabe batekin.
Beste urte batez, iritsi da Ipar Euskal herriko dantzari ttikienak bildu eta haien taldeekin batera, urte osoan ikasitako dantzak erakusteko unea. Urtero bezala, jai eguna aprobetxatuz, Maiatzak 8an ospatuko da Dantzari Ttiki, egun osoko egitarau paregabe batekin. Aurten Bidarte bisitatuko dugu, herriko frontoi nagusian izanez ekitaldiaren kokapen lekua.
Dantza taldeen asteroko lan garrantzitsuaren eta hilabeteetan egindako lanaren ondorioz, aurten, 39 dantza talde izango dira bertan eta, horiekin, 1400 haur baino gehiago. Musika eskoletako ikaslek ere bertan parte hartuko dute, ikusgarriari soinua jarriz. Egun honen antolaketarako, Bidarteko herriko etxearen eta bertako Goiz Argi dantza taldearen laguntza ezinbestekoa izan dute.
Ekitaldia goizeko 10:00etan hasiko da, taldeek herrian zehar egingo duten desfilearekin. Ondoren, 11:00k aldera, haurren dantzak izango dira ikusgai frontoian. Jarraian lagun zein familiarekin gozatzeko, piknika izango da. Horretarako, goiz eta arratsaldez zabalik egongo diren ostatu eta talo postua izango dira. Arratsaldean,14:00tan Jon Olazcoaguaren ikusgarria eta Masterklaz Xiberoren dantza ikusgarriak izango ditugu, eta 15:00ak aldera, Jose Cazaubonek eta Kiki Bordatxoren eskutik dantzaldia. Bertan, nahi duen orok parte hartu ahal izango, haur zein helduk.
Sarrerak online erosi daitezke HelloAsso plataformaren bidez, edo egunean bertan frontoiko sarreran. Gazte zein helduentzat, 6 €ko prezioa dute aurresalmentan eta 8€ bertan erosiz gero, eta 12 urtetik beherako haurrentzat berriz urririk dira.
Iparraldeko Dantzarien Biltzarretik gonbita luzatzen dizuegu bertara hurbildu nahi duen horori eta gurekin batera musikaz eta dantzez beteriko egun polit bat pasa dezazuen!