Dantzari Ttiki, Ipar Euskal herriko dantzari ttikienak bildu eta haien taldeekin batera, urte osoan ikasitako dantzak erakusteko ekitaldia da. Urtero, jai eguna aprobetxatuz, Maiatzak 8an antolatzen da elkartaratzea, Ipar euskal herriko hiri edo herri ezberdin batean. Zehazki, herriko frontoi edo ezker paretan. Irakaskuntza artistikoen eskolen sarearekin elkarlanean eramana den ekitaldia da, baita harrera herriarekin eta herriko dantza taldearekin partaidetzan. 

 Egun osoko egitarau paregabe batekin, hiru lurraldeetako dantzariak elkar ezagutu, egun polit bat pasa eta haien pausuak komunean jartzeko helburua du egun honek. Baita herri hortako txoko ezberdinak ezagutzea, eta hauek kolorez betetzea. Izan ere, eguna, parte hartzen duten talde guztien desfile batekin hasten da, herri osoan zehar. Ondoren, ttikien ikusgarri nagusia ematen da herriko frontoi edo ezker paretan, urtean zehar landutako egitarau amankomun batean oinarriturik, eta musikari ttikien laguntzarekin. Bazkal ondoren, gonbidatu berezien ikusgarriak izaten ditugu arratsaldea animatzeko, eta jarraian, eguna hoberen amaitzeko asmoz, familia eta lagun orok parte hartu dezakeen dantzaldi bat izaten da. 

 

 2025ean Lapurdin antolatua izan da, Bidarten hain zuzen ere, Bidarteko herriko etxearen eta Goiz Argi dantza taldearen laguntzarekin. Dantza taldeetako. 40 dantza talde, 1483 haur dantzari, 300 talde arduradun inguru,  lurralde osoko musika eskoletako 100 bat ikasle musikari, eta 2400 ikusle izan ditugu. Gainera, Jon Olazcuagaren eta Mazterklaz Xibero taldearen ikusgarriak izan ditugu bertan, eta beste urte batez,  Kiki eta Joseren dantzaldia.